Harremanetarako
- oscar@herenciasbizkaia.com
- 94 697 25 04
Oinordetza-abokatua
Óscar Sánchez Setién
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua, ekonomia-espezialitatearekin, eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoko abokatu elkargokidea (7921 zk.). Hamarkada bat baino gehiagoko ibilbide profesionala dut, eta nire prestakuntza osatu dut ICASVko Praktika Juridikoko Masterrarekin eta arlo juridiko desberdinetako ikastaro, jardunaldi eta lan-taldeetan parte hartuz. Nire ibilbidean zehar hainbat esparrutan jardun dut: zuzenbide penala, giza eskubideak —Europako Giza Eskubideen Auzitegian eta Nazio Batuetan izandako esperientziarekin—, baita zuzenbide pribatua, administratiboa, familiarena eta oinordetza-zuzenbidea ere. Hiru Abokatuak (2013) eta Erreklamatu (2014) bulegoen sortzaileetako bat naiz; azken hori banku- eta hegaldi erreklamazioetan espezializatua. Herencias Bizkaiaren sortzaileetako bat ere banaiz, eta hemen oinordetza-zuzenbidean dihardut, aholkularitza osoa eta ordezkaritza juridikoa eskaintzen oinordetzetan eta ondorengoen arteko gatazketan. Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa.

